XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaizak zapia eta saskitxoa ez ditu bedeinkatzen, gauza bedeinkatuen (gaiza benedikatien) kategoriarik ez dutelako.

Izena duen erakundea delako, etxeak iraun dezake bertan inor bizi ez bada ere.

Errealitate materialik gabe ere iraun dezake, baina ustiakuntza eta unitate sozio-ekonomiko gisa etxenkuak gabe (hau da, bertako biztanleak gabe) ezin du iraun.

Kasu idealean, etxenkuek hiru belaunaldi hartzen dituzte.

Senidetasun-loturak honakoak dira: senarra eta emaztea, beren semea eta honen emaztea eta azken hauen seme-alaba ezkongabeak 4. Euskal Herriko gizarte landatarrean, kasu idealean etxeko bizlanleek hiru belaunaldi hartzen dituzte: senar-emazteak, senar-emazte gazteak eta hauen ezkondu gabeko seme-alabak (ikus Douglass 1973: 33).

Familiak, Santa-Grazin senar-emazteak, beren gurasoak, anai-arrebak eta seme-alabak hartzen ditu bere baitan.

Baina kontzeptu hau etxenkuak (etxean bizi direnak) deitutakoa ez bezalakoa da, azken hau genealogian ez eta bizilekuan oinarrituta dagoelako 5. Euskaraz familia hitza gutxitan erabiltzen da elkarrizketan normalean, baina frantsesez idatzitako helbideetan Santa-Grazin agertzen da: Maison Harriguileheguy, Famille Etcheber. Gehienetan etxenkuek etxeko jaun gaztearen deitura erabiltzen dute.

Praktikan etxeko biztanleak normalean odolez edo ezkontzaz senideak izaten dira, baina salbuespen bat ikusi ahal izan dut...